Eskolaz kanpokoak

Kirolak eta arte-heziketak haur eta gazteen jolas-giroko garapen psikomotriza, ongizate eta osasunari laguntzen diete. 

Gehiago jakiteko, gurekin harremanetan jarri

axular - ajedrez


Xakea, gaitasun intelektualak eta adimen emozionala lantzeko

Xakea helburu bakarra edo askorekin praktika daiteke, baina horiek kontuan izan gabe, xakeari gaitasun intelektualerako eta adimen emozionaleko abilezietarako onura ugari onartzen zaizkio.

Ikertzaile desberdinek ondorioztatu dutenetan oinarriturik, xakea praktikatzearen onurak, laburbilduz, hurrengoak dira:

Gaitasun intelektualen barnean, xakeak atentzioa eta kontzentrazioa, analisia eta sintesia, memoria, problemak ebaztea eta presiopean erabakiak hartzea, sormena eta imajinazioa eta arrazonamendu logiko-matematikoa bultzatzen ditu.

Adimen emozionaleko abilezien barnean, xakeak kontrol emozionala, moldapen gaitasuna, arrakastaren zentzua eta autoestimua, iniziatiba eta enpatia bultzatzen ditu.

Ordutegi eta taldeei buruzko informazio gehiago

Antolatzailea: Groseko Xake Eskola
Arduraduna: Iñigo Argandoña – 943 291218 –exe@xakeeskola.com