Kalitatea eta erosotasuna

Gure zerbitzu osagarriak ikasle eta familientzat erosoak izan daitezen eta kalitate eta prezioaren arteko erlazio ona manten dezaten ahalegintzen gara.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Elikadura-aholkuak

Jangelako menuak irizpide hauen arabera prestatzen dira: aniztasuna, alde dietetiko eta sukaldaritzakoak, ezaugarri organoleptikoak (usaina, zaporea, kolorea, testura, etab.) eta, jakina, osasun- eta higiene-kontrola.

Ikastolako jangelako helburuak

Elikadura-ohitura egokiak garatzea, era guztietako menuetara ohitzeko ahalmena aberastea, elikagai guztiak bermatzen dituen dieta eskaintzea eta Zentruko Hezkuntza Proiektuaren barruan kokatzea dira jangelako helburu garrantzitsuenak.

Urtaroaren araberako menuen egitura

  • Lehen platera: 1 edo 2 egunetan barazki egosiak edo entsaladan. 1 edo 2 egunetan eltzekariak (proteina begetalak) 1 zerealak, 1 patata gisatuak edo zopa
  • Bigarren platera: Egun batean arraina, beste batean oilaskoa, beste batean haragia, beste batean arraultzak, 1 edo 2 egunetan bestelakoak: urdaiazpikoak, kroketak...
  • Garnizioak: barazkiak, entsalada, patatak...
  • Azkenburukoak: 2 egunetan jogurta, 2 egunetan fruta, egun batean esnekiak

Menuen txantiloia 12-14 urteko ume baten oinarrizko beharrak kontuan hartuz prestatzen da.

Hona hemen menuak etxean osatzeko aholku batzuk.

Ezagutu menuak etxean anoak osatzeko

Gosaria ez da inoiz falta behar. Askaria esnekiekin osatu behar da. Afaria ez da ugaria eta ez da berandu egin behar. Bere egitura bazkariarenaren antzekoa izango da. Jarduera fisikoa bultzatu behar da.

Zer ez da egin behar?

Ez abusatu gozokiez eta azukreaz. Ez izan kontuan umearen gustua bakarrik. Ez murriztu elikagaien aniztasuna. Ez onartu edari alkoholikoen kontsumoa, graduazio baxukoak izan arren (sagardoa, garagardoa...)

DBHko 3. mailatik aurrera ikasleak ikastolan 8:00etatik 15:00ak arte izaten dira. Ikastolan bazkaltzen ez duten gazteek gosari eta bazkariaren arteko denbora luzeegia pasatzen dutenez, beheko esteketan hainbat aholku eskaintzen ditugu.

Informazio gehiagorako:

Hamaiketako osasungarria. Deskargatu PDF dokumentuaElikadura-aholkuak. Deskargatu PDF dokumentua Elikagaien piramidea. Deskargatu PDF dokumentua