Book Trailer lehiaketan sarituak

Irudian Book Trailer lehiaketaren logoa

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako epaimahaiak, Axular Lizeoko bi lanek, DBH 3-4 Ikastetxeak Kategoriaren baitan finalista izatea merezi dutela erabaki du.

Lan hauek hautatu dira kategoria horretan finalista izateko:

  • Jani taldea. Kalte gabeko jokoak.
  • JDR Productions taldea. Kalte gabeko jokoak.

Publikoaren Saria (Ikastetxeak kategorian) ere azken lan horrek eramango du aurten.

Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 19an, ostiralean, izango da, Tabakalerako zinema-aretoan (11:00-12:30).

Finalera iritsi diren ikasle guztiak DBH 4koak dira: Amaia Arostegi, Jon diaz de Rada, Zihara Teja, Manex Guerra, June Arana, Irati Etxezarreta, Asier Arrieta eta Nerea Buxeda.

Zorionak guztioi!