Hezkuntza

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

CANSAT

Espazio Agentzia Europarrak antolatzen duen lehiaketa honetan DBH eta Batxilergoko ikasle talde batek parte hartzen du. ESAko kideak diren estatu guztiek beren txapelketak dauzkate. Helburua freskagarri-lata baten tamaina daukan satelitea prestatzea. Satelitetxo hori (cansat) kohete baten bidez altuera jakin batera eramaten da. Erortzerakoan hainbat aldagai neurtu eta transmititu beharko ditu, baita kalte handirik gabe lurrera iritsi ere.

Proiektu honen helburuak anitzak dira, ikasleek esparru hauek landu behar baitituzte, besteak beste:

  • Komunikazioa eta marketina
  • Enpresa-kudeaketa eta legedia
  • Talde-kudeaketa eta lana
  • Trebetasun komertzialak
  • Zientziak eta ingeniaritza

Cansat Axular Taldeak estatuko bi txapelketetan parte hartu du: 2017. urtean Aragonen eta 2018. urtean Euskadin. Azken horretan lehen saria lortu zuen eta horrekin Azoreetan ospatu zen Europako txapelketarako sailkapena, non 3.  postu absolutua eskuratu zuen.