LeGoP tresna-multzoa

Irudian tresna-multzoa

Azken bi urteotan Gureak, Holandako GALE elkartea, Italiako Liceo Salvemini eta Elpendù partzuergoa eta Axular Lizeoa garatzen ari garen Erasmus Plus proiektu europarra amaitzen ari da. Hori dela-eta, emaitzak argitaratzeko unea iritsi da.

Duela gutxi homofobiaren prebentziorako irakasleentzako ikastaro birtuala eta aniztasunaren trataeran teknologiaren bidez laguntzeko curriculumaz informatu zintuztegun. Oraingoan, tresna-multzoa argitaratu dugu. Bertan, proiektuan parte hartu dugun bost erakundeok aniztasuna, homofobia eta transfobiaren prebentzioan eta teknologia berrien inguruan garatzen ari garen jardunbide egokiak agertu eta hausnarketa sakona egiten dugu.

Aurreko material guztiak bezalaxe, hauek ere euskaraz, gazteleraz, holanderaz, italieraz eta ingelesez daude. Argitaratu diren lehen bi bertsioak euskaraz eta gaztelerazkoak dira. Beste material guztiekin batera www.legop.tk webgunean kontsultatu eta, kasu honetan, deskargatu ere egin daitezke.