Lagundu gure Hip-Hop taldeari!

Irudian Tximeleta talde finalista

Tximeleta Axular Hip-Hop taldea Euskadi Gazteak antolatzen duen Gazte Dantzan 2016 lehiaketan parte hartzen ari da.

Gaur 20 finalistak argitaratu dituzte eta gure dantzariak finalistak dira!!!

Esteka honetako "Tximeleta" taldeko bideoa gustuko baduzu, azaroaren 22ra arte egunean behin bozka dezakezu.

Anima zaitez, zure laguntzarekin lor dezakete-eta!