Axular Lizeoa guraso eta euskaltzale askori esker sortu zen euskara bera ere debekatuta zegoen garai batean. Euskal kulturan sakonki sustraiturik eta Europako eta munduko kultur aniztasunera irekia, Axular ikastola akonfesional eta plurala da. Horiexek dira gure nortasun ezaugarriak, eleaniztasun, baloreen heziketa, teknologia berriak, kirola, orientazio pertsonalizatua eta 2-18 urteen arteko zerbitzu integralarekin batera. Hona hemen gure mugarri batzuk:
1969 |
Ikastola sortu zen. Euskal irakaskuntza debekatuta zegoenez, katekesi moduan ezkutatu zen. 7 ikasle zeuden Gurutziaga Elizan, Aieteko parrokian. |
1971 |
Hezi-Toki. Egoitza aldatu zen. |
1974 |
Berriz elizara itzuli zen. |
1976 |
Etxadiko behegaineko batean kokatu zen. Ordurako 3 andereño bazeuden. |
1977 |
Etxadiko behegainekoan eta Elizan OHOko 1. maila martxan jarri zen. 6 andereño lanean ari ziren. Proiektuari Axular izena jartzen zaio Urdazubiko euskal idazlearen omenez. |
1978 |
Axular Lizeoaren behin betiko eraikina garai batean Arostegui Baserria zegoen lekuan egin zen. OHOko 2. maila eta 8 andereño lanean. Kilometroak 78 Zubietan. |
1980 |
Ikastolak legeztatu ziren. |
1985 |
OHO Lehen Promozioa atera zen eta eraikinaren lehen handitzea. Bigarren solairua egin zen. |
1987 |
Eraikinaren bigarren handitzea. Batxilergoarekin hasi ginen. Donostiako Haur Danborradako Zuzendaritzaren ardura. |
1990 |
HSAOL indarrean jarri zen. |
1991 |
UBIko Lehen Promozioa atera zen. |
1992 |
Eleaniztasun Programarekin hasi ginen. |
1993 |
Sare pribatuko aukera hartu zen. |
1994 |
Ikastolaren 25. urteurrena. |
1995 |
Kirol-zelai berriak egin ziren. |
1996 |
EFQM kalitate ereduaz eta Euskaraz Bizirekin hasi. |
1997 |
2 urteko gela ireki zen. Informatika munduan sarrera orokorra: Internet eta Intranet. Guraso Eskola martxan jarri zen. |
1998 |
Kirol zelai berriaren estaldura. |
2000 |
Eleanitz Proiektua DBHra iritsi zen. |
2001 |
Orientazio Plan berria indarrean jarri zen. |
2002 |
Proiektu Informatikoa gauzatzen da. Euskaraz Bizi proiektua indartzen dugu. |
2003 |
Kooperatibaren eite juridikoa hartzen dugu. Estatutuak beheko estekan daude. Webgune dinamikoa martxan jartzen da. Axularreko belaunaldien arteko boluntariotza-proiektuak Euskal Herriko Geriatria eta Gerontologia Elkarteak antolatutako Gasteizko Zahartzaro kongresuan gizarte eremuko ponentzia onenaren saria lortzen du. |
2004 |
Kalitateko EFQM Euskal Sarietara gure memoria aurkezten dugu eta Euskaliteko ebaluatzaileek Zilarrezko Q izeneko saria ematen diote. Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak Hezkuntzaren Kalitateari Ohorezko Aipamena ematen digu. |
2005 |
Euskalitek, Kalitaterako Euskal Iraskundeak, antolatutako Kudeaketa Jardunbide Egokien II Topaketan 2005. urteko praktika onenaren saria lortu genuen "Web ataria: pedagogia- eta komunikazio-tresna" aurkezpenarekin. Topaketa horietan 400 Klubeko partaideek, hau da, zilarrezko edo urrezko Q agiria duten era guztietako enpresek parte hartzen dute. Ikasgela Birtuala martxan jarri genuen Internetek dituen pedagogia-posibilitateak aprobetxatzeko asmoz. |
2007 |
2007 Euskalitek, Kalitaterako Euskal Iraskundeak, antolatutako Kudeaketa Jardunbide Egokien IV Topaketan 2007. urteko berrikuntza-praktika onenaren sarialortu genuen "Ikastola Birtual Irekia" aurkezpenarekin (albistea ikusi). |
2008 |
Kalitateko EFQM Euskal Sarietara gure memoria aurkezten dugu eta Euskaliteko ebaluatzaileek Urrezko Q izeneko saria ematen diote. |
2010 |
Bigarren Hezkuntzako ikaslek osaturiko gure errobotika taldeak, Overclock Axular, First Lego League txapelketako Instanbulen ospaturiko Europako finalera iristen den lehen talde euskalduna da. |
2011 |
Eusko Jaurlaritzak Jasangarritasun Agiria ematen digu. Pirinioetako Lan Komunitateak (CTP) Rusilloneko eskola batekin batera garatzen ari garen ingurumenari buruzko elkarlan-proiektua saritzen du. Bigarren Hezkuntzako hamar ikaslek osaturiko gure errobotika taldea, Overclock Axular, berriro ere First Lego League txapelketako Delft-en (Herbehereak) ospaturiko Europako finalera iristen da, eta bere proiektu zientifikoa laugarren postuan sailkatzen da. Portfolio elektroniko hezitzailea ezartzen dugu. |
2012 |
Sofware askeaz egindako web ingurune berria sortzen dugu. Ikastolako Overclock Axular robotika taldeak Itailiako First Lego League-ren txapelketa irabazten du Riva del Garda-n (Trentino). Gurasoentzako web bidezko informazio akademikoko zerbitzua irekitzen dugu. |
2013 |
Smile izeneko kalitate-kudeaketa aurreratuko online sistema ezartzen dugu. Dokumentu-kudeaketa zuhaitza, EKKS, aztertu eta EKKS 2.0 sortzen dugu. |
2014 |
Evaos aplikazio-birtualizatzailea ezartzen dugu. WiFi sistema instalatzen dugu ikastola osoan. Teknologia berrien ikerketarako gela irekitzen dugu. |
2015 |
Eusko Jaurlaritzak Sargoi gizarte-sarea martxan jartzen da, LH 6. mailako ikasleek irabazita Gazte Irekia lehiaketaren ondorioz. Axular pilotoa da. Overclock Axular robotika taldearen Saskinect proiektuak FECYT (Fundación Española para la Ciencia y Tecnología) erakundeak antolatzen duen Finde Científico erakusketan lehen saria lortzen du Alcobendasen. Axularreko belaunaldien arteko boluntariotza-proiektuari Matiazaleak aitortza ematen dio Matia Fundazioak. |
2016 | 2014-15 ikasturtean hasi genuen LeGoP (Learning Good Practices in European Countries) Erasmus Plus proiektu europarra burutu dugu Holanda eta Italiako bi ikastetxe, gizarte-kooperatiba eta elkarte batekin eta Euskal Herriko gizarte-kooperatiba batekin. Ondorioz, homofobia eskolan aurreikusteko ikastaro-birtual bat, aniztasunari eskolan erantzuteko tresna-multzo bat eta curriculum bat garatu ditugu, denak euskaraz, gazteleraz, ingelesez, italieraz eta holanderaz. |
2017 | 2017 Euskalitek, Kalitaterako Euskal Iraskundeak, antolatutako Kudeaketa Jardunbide Egokien XIV Topaketan "Sagoi, sare sozial hezitzailea" gure ponentziak publikoaren saria merezi izan zuen. |
Hauek ere zure interesekoak izan daitezke:
Pedro Agerre Azpilikuetaren, “Axular”, biografia eta obra ezagutzeko bisitatu Burlatako Axular Kultur Elkartearen webgunea
"Gero" Pedro Agerreren, "Axular", obra garrantzitsuena. Dokumentua PDF formatuan jaitsi Axular Kooperatiba Elkartearen estatutuak. Dokumentua PDF formatuan jaitsi.Ikastola Aldizkaria, Ikastolen Elkarteren hilabetekaria