8. Gure indarguneak

8. Gure indarguneak

Sektorean eta ingurune hurbilean dugun posizionamenduak prestigio-erreferente gisa jartzen gaitu egunero erantzuten saiatzen garen hainbat arlotan.

Egiazta  daitekeen  zerbait  izanik,  akuilu  gisa  balio  digu autoexijentzia eta pasio maila sustatzen eta elikatzen jarraitzeko, eta hori da, zalantzarik gabe, daukagun sendotasunik handiena.

Atzera begiratzeak ispiluan harrotasunez islatzeko aukera  ematen  digu,  bultzada  hartzeko  eta  kualitatiboki  hazten  jarraitzeko  erronka  liluragarriari  aurre egiteko.

Gure  profesional  taldeak  erakusten  duen  proiektuarekiko  motibazioak,  inplikazioak  eta  leialtasunak  elikatzen  du  egunero  duela  50  urte  hasitako  ametsa.

Era berean, gure familiek seme-alaben hazkuntzan eta  garapenean  duten  parte-hartzea  eta  konplizitatea balio eta sendotasun bat da, ikaskuntza ezin-hoberako  ekosistema  bat  sortzea  ahalbidetzen  diguna.

Ikaskuntza  komunitarioakhainbat  pertsona,  enpresa,  unibertsitate  edo  bestelako  erakunderekin  harremanak  garatzeko  aukera  ematen  digun  ingurune batekin harremanak izatera garamatza, loturak erraztuz  eta  ateak  kanpora  zabalik  eduki  nahi  ditugun  ikastola  batera  aukerak  hurbilduz.  Hori  sen-dotasun  handitzat  jo  daiteke,  gure  profesionalekgure  ikasleei  balio  erantsia  ematen  dieten  hainbat  proiekturen  buru  izateko  eta  horiek  zuzentzeko  duten gaitasuna ikusita.

Kultura ekintzailehori gure gazte eta helduek duten ikasteko beharra  elikatzen  duen  DNAn  txerta-tuta dago, amets egiteko eta aldi berean hazteko aukera emanez.

Axular  Lizeoaren  indargune  horiek  hasitako  eraldaketan  bultzatu  eta  lagundu  behar  dute,  eta  horietan ahuleziak hauteman eta aitortu  egin  behar  dira, gainditu, autoezagutza  eta  umiltasunetikabiatuta  hazteko,  guztiok  partekatu  behar  baitugu,  asebetetzen  gaituen  estilo  eta  eredu  propioa  elikatzeko.

Aurreko puntuan zehaztu ditugun oinarrizko hezkuntza-ildoei  dagokienez,  horietako  batzuetan,  Sektorean eta ingurune hurbilean dugun posizionamenduak prestigio-erreferente gisa jartzen gaitu egunero erantzuten saiatzen garen hainbat arlotan. nahiz  eta  hobetzeko  eremu  zabala  izan,  azken  urteetan esku hartu dugu, hezkuntza-mailaren araberako ezarpen-maila desberdinarekin.

Lehenengo puntua azpimarratuko dugu ikastolaren sorreratik partekatutako helburu gisa:

  • Ikastola euskalduna, bere  lurraldearekin  eta  ingurunearekin konprometitua. Alderdi     emozionalarekin     bat     egitea     ahalbidetuko duten estrategiak sustatzen eta  garatzen  jarraitu  behar  da,  hizkuntza  erabiltzeko   konpromisoa   areagotzeko.   Hizkuntza  formaleko  eta  ez-formaleko  hizkuntza-baliabideak eman behar zaizkie, eta proiektuak sortu behar dira curriculum-esparruan  eta  esparru  horretatik  kanpo,  eta,  gainera,  eroso  sentitu  behar  dute,  beren   beharretara   (eguneratua)   nahiz   beren  ingurune  hurbilean  sortzen  diren  beharretara   (teknologia, pentsamendu konputazionala, sormen-proiektuak...) egokitzen den hizkuntza erabiliz.Beste hezkuntza-ildo batzuk:
  • Konfiantzaren Pedagogianoinarritutako hezkuntza-komunitatea,  non irakasleak  ikaslea  lagundu  eta gidatzeko rola betetzen duen    bere    bizi-proiektuaren    aurkikuntzan   eta   eraikuntzan.   Hamarkada   bat baino  gehiago daramagu heziketa emozionaleko hainbat  metodologia  eta  estrategia  prestatzen   eta   aplikatzen.   Ikaslearen   ikuspegia   aldatzea   eta   giro   positiboa   eta   konfiantzazkoa   sustatzea, bai ikasgeletan bai ikastolako espazioetan, landu  dugunari  buruzko  funtsezko  alderdiak  dira,  eta  horietan  azpimarratzen  jarraituko  dugu,  gure  hezkuntza-proiektuaren oinarria baitira. Horiek gabe, oso zaila da ikasleak mentorizatzea, gidatzea, beren bizi-proiektua  eraikitzen  laguntzea  eta  elkartasun-,  justizia-   eta   inklusio-balioak   sustatzea (Adimen emozionaleko   estrategiak,   Golden   5,   Kiva,   Lan   kooperatiboko  estrategiak,  Tutoretza,  Kotutoretzak,  GMLP proiektua, Orientaxular, Hezkidetza-programa, Mindfulness...).
  • Egiten ikasten duten, ezagutza eraikitzen duten eta  erabakiak  modu  erreflexibo  eta  eraginkorrean hartzen dituztenikasle aktiboak. Ildo horri dagokionez, azken urteetan zehar izandako eragina ere garrantzitsua da ikasgeletanikaskuntza kooperatiboko estrategiak aplikatuz (IK/KI). Unitate  didaktikoak  berrikusi  dira,  ikasleek  garape-nean  parte-hartze  aktiboagoa  izan  dezaten  aztertzeko  eta  bermatzeko,  eta metodologia  eta  baliabide berritzaileak txertatu dira aniztasunari erantzuteko, askotariko adimenen garapena bultzatuz,  hala  nola, Piktoidazketa, Visual Thinking, Innovamat. Gure hezkuntza-proposamenetan   pentsamendu-trebetasunak  esplizituki  sartzea, pentsamendu eraginkorra garatzen laguntzeko (TBL).
  • IKTak sartu  dira  irakaskuntza-ikaskuntza  prozesuak  errazteko  baliabide  gisa,  Haur  Hezkuntzatik  Batxilergora  pentsamendu  konputazionalaintegratuz. Bizikidetza-proiektubat ere garatzen  dugu,  kide  izatearen  sentimendua  eta  komunitatearen  inplikazioa  areagotzeko,  hezkuntza-maila   bakoitzak   ongizate   kolektiboan   eragina  duten  hainbat  erantzukizun  bere  gain  hartuz. Inguruko hainbat erakunderekin elkarlanean egindako proiektuetan parte hartzen dugu, gizartearen, ingurumenaren (Agenda 21, ONCE, Emaús, Norbera, Apoyo Dravet, Aita Meni, Matia fundazioa...), sormen-proiektuen (Kantari,  Book  Trailer...) kontzientzia  hartzea,  hausnarketa  eta  proposamenen  garapena  sustatzeko.  Disziplina  anitzeko proiektuak garatzen  ditugu,  horietako  batzuk  oso  errotuta  daudelarik: First  Lego  Lea-gue,  First  Lego  League  Junior,  Cansat,  Forensic  Science...
  • Berdinen  arteko  ikaskuntza-talde  malguen  bidez. Ikasturte bereko ikasleak ikaskuntza kooperatiboaren bidez, ziklo berekoak tailerren bidez, proiektu txikiak (irakurketa partekatua), ziklo desberdinetakoak laguntza bidez...
  • Hezkuntza formala eta ez-formala integratzen dituen     hezkuntza-proiektua.     Curriculumetik     kanpoko  jarduerek  zeregin  garrantzitsua  dute  gure  ikasleen  prestakuntzan,  eta  guztiak  bat  datoz  gure  hezkuntza-proiektuarekin.  Barietate  zabala   dugu,   eta   haien   interesak   hartzen   saiatzen gara. Kirol Proiektua eta Euskal Dantza ezinbesteko    tresnak    dira    gure    Hezkuntza    Proiektuaren  garapenean,  hezkuntza  eskaintza  jarduera   ugarirekin   osatuz   (antzerkia,   xakea,   musika, hizkuntzak, danborrada...).
  • Arkitektura   egokituaduen   ikastola   bat,   lan  dinamika  berriak  ahalbidetzen  dituena.  Ikaskuntza-espazioen  diseinuaren  garrantziaz jabetzen gara: espazio garbiak, kristalezkoak,  malguak,  erabilera  komunekoak,  ikaskuntza   mota   desberdinak   errazteko.   Gaur egun, azken solairuan esku-hartu da, eta  DBHko  bigarren  mailatik  Batxilergoko  bigarren  mailara  bitarteko  ikasleak  eta  irakasleak hartzen ditu.
  • Gure ikastolako ikaskuntza-espazio guztiak berregokitzeko ildo estrategikoari jarraituz, espazio  osasungarriak,  ekologikoak  eta  iraunkorrak izatea nahi dugu, argiztapenari,  akustikari,  klimatizazioari,  berokuntzari  eta abarri dagokienez.

Jaitsi #Geroa2030 PDF formatuan