6. Pertsona-eredua

6. Pertsona-eredua
Gure Hezkuntza Proiektuak definitu dugun pertsona ereduaren islada izan behar du; ezaugarri hauen inguruan eraiki eta egituratuko dugu gure proposamen pedagogikoa.

Egia da azken 10 urteetan egin ditugun beste berri-kuspen  batzuetan  irteera-profila  edo  pertsona-eredua  zehaztuta  zegoela  (autonomoa,  euskalduna,  kooperatiboa eta konpetentea), baina gure ebaluazioa curriculumari buruzkoa izan da. Ezaugarri guztiak ez ziren ebaluagarriak, horietako hainbat klaustroaren  intuizioan  edo  pertzepzioan  oinarritu  izan  direlarik.

Riedulab   lantaldearekiko   prestakuntzak   Riedusis   metodologia aplikatzera garamatza, eta metodologia hori aurretik planteatutako helburuetatik harago doa. Hezkuntza-inpaktuak  ebaluatzea  proposatzen  du;  planteamendu  horren  ondorioz,  modu  konzientean eragin behar dugu, gure planteamenduen, proposamenen  eta  jarduera  pedagogikoen  bidez,  bai  nortasunari,  bai  eskuratu  beharreko  gaitasunei  eta ezagutzei dagozkien faktoreetan.

Metodologia  horrek  hiru  inpaktu  mota  bereizten  ditu,  gure  pertsona  eredua  garatzerakoan  kontuan  hartu ditugunak. Eta horrela agertzen dira deskriba-tuta.Gure  lana  izan  da  gure  pertsona-ereduan  ezinbestekotzat jotzen ditugun bereizgarriak hautatzea, eta, horietatik  abiatuta,  haien  ezaugarriak  deskribatzea  eta  ezaugarri  bakoitzerako  hiru  inpaktu  mota  definitzea.

Axular Lizeoaren pertsona-ereduak  5 bereizgarri ditu:

  • Autonomoa
  • Euskalduna eta mundura irekia
  • Kooperatiboa
  • Pentsamendu analitiko-kritikoa duena
  • Sortzailea

Autonomoa
Bere  buruaren  irudi  doitua  duen  pertsona,  era-bakiak  modu  arduratsuan  hartzea  ahalbidetuko   dion   barne-sendotasuna   duena   eta   bere   bizi-proiektua  garatzen  lagunduko  diona.  Bizi-proiektu horrek berekin ekarri behar ditu hainbat sinesmen,  hala  nola  etengabeko  prestakuntzaren  beharra  eta  berrasmatzeko  joera  naturala,  malgua eta moldagarria izatea, jarrera positiboa eta  konfiantzazkoa  izatea,  bizitzeak  eragingo  dizkion etengabeko eskakizun eta aldaketen aurrean transmititu eta kutsatuko duena.

Pertsona  euskalduna  eta  mundura irekia
Munduari   irekitako   begirada  (eta  perspektiba)  duen  pertsona.  Pentsatzen  dugu  hizkuntza  dela  herri baten ezaugarri identitarioen  oinarria,  eta,  alde  horretatik,   euskararenganako  hurbilketa  emozionala  indartu  behar  dugu,  gure  hezkuntza-komunitateko   estamentu   guztiek   egoeraren   kontzientzia  handiagoa  izan  dezaten  bilatuz.  Betiere  gure  inguruan  dauden  kultura  eta  hizkuntzekiko  begirada  ireki  horren  defentsa  eta  errespetutik  abiatuta.  Eta  harreman-esperientzia  desberdinak  sustatuz,  bai  nazioarteko  trukeen  bidez,  bai  beste  herrialde  batzuekin  edo  beste batzuekin online proiektuak garatuz.

Kooperatiboa
Lankidetzan  lan  egiten  duen  pertsona,  XXI.  mendeko  gizartean  integratzeko  gaitasuna  duten   pertsonen   garapenean   laguntzeko,   talde-lana  ikasi  behar  baita  funtzionatzeko  ohiko  modu  gisa.  Era  berean,  elkartasuna,  justizia,    enpatia    eta    asertibitatea    bezalako     balioak     garatzen      laguntzen      du,      ezinbestekoak baitira  bizikidetza positiboan.

Pentsamendu analitiko-kritikoa  duen pertsona
Egoera  zehatzak  aztertzen  dituen pertsona, iturri fidagarriak hautatuta, eta jarrera eta iritzi desberdinak kontuan hartuta, bere ideiak, sinesmenak eta propo-samenak lantzeko, eguneroko erronkei/egoerei eta munduko arazoei aurre egiteko.
Bizi  dugun  COVID  errealitateak  are  nabarmenago  uzten du ikuspegi analitiko eta eraikitzaile hori garatzeko beharra, errealitate ezezagunei aurre egiteko. Covid-ondoko errealitate berriak gure ikasleak etengabeko  ziurgabetasun  eta  ezegonkortasun  egoera  bati  aurre  egiteko  gai  izan  daitezen  prestatzera  behartzen gaitu. Axular Lizeoa osatzen dugun pertsona  guztien  artean  pentsamendu  kritikoa  garatu  nahi dugu, aurrerapenaren ezinbesteko bultzatzaile gisa.

Sortzailea
Okertzeko beldurrik ez duen pertsona: ez  da  gogoetarik  gabeko  aktibismoaren  bidez  jarduten,  baizik  eta  hainbat  irtenbide  probatzera,  ebaluatzera  eta  akatsetatik ikastera bultzatzen gaituen sistematikaren   bidez,   erantzun   berri   bat  edo  galdera  berri  bat  planteatzen  du.  Errealitatea  begirada  irekiz  ikusteko  gai den pertsona, erantzun desberdinak eta eraginkorrak emanez.

“Sormena XXI. mendeko petrolioa izango da”
Xavier Aragay

Jokabide- edo portaera-inpaktuak
Pertsona  baten  egiteko  edo  jokatzeko  moduak  aldatzea  dakarten  inpaktuak  dira.  Zer  egiten  du?  Nola jokatzen du?

Ulermen- edo ikaskuntza-inpaktuak
Portaera egonkorragoa dela eta pertsona horrek modu jakin batean jokatzeko beharra eta/edo garrantzia  ulertu  duela  adierazten  digute.  Zer  pentsatzen du?  Zer argudio erabiltzen ditu?

Marko mentaleko inpaktuak
Inpaktu  sakonak  dira,  pertsonaren  sinesmenetan,  balioetan  kokatzen  dira.  Bere  egiten  ditu  portatze-ko moduak, barne-prozesu baten ondorioz pentsatzeko  moduak,  eta,  horren  ondorioz,  ia  beti  modu  berean jarduten du, testuingurua edozein dela ere, bere marko mentalean txertatu duelako. Nola jokatzen du eta zer uste, sentitzen, baloratzen du?

Jaitsi #Geroa2030 PDF formatuan