15. Ikastola jasangarria

15. Ikastola jasangarria

#GEROA2030 esparruaren barruan, gure lehentasunen artean dago Axular Lizeoa egunetik egunera ikastola jasangarriagoa bihurtzea.

Alde batetik, argi dugu iraunkortasuna beharrezkoa dela hurrengo belaunaldiak biziko diren planetaren etorkizunerako.

Horrela,     GIH-ekiko     (Garapen     Iraukorrerako     Helburuak)  sentsibilizazioa  eta  irizpide  kritikoa  garatzea dugu helburu.

Gero  eta  nabarmenagoa  da  jasangarria  izateak  merezi duela epe ertaineko erakunde gisa.

Gure  misioak,  ikuspegiak  eta  balioek  arduratsuak  izatera  behartzen  gaituzte,  eta,  horregatik,  beharrezkoa  da  ikastolaren  kudeaketa  orokorretik  egunero “ikuspegi berdea” garatzea.

Axular  Lizeoan  jasangarritasunaz  hitz  egitea  ez  da  soilik  ingurugiroa  errespetatzea,  askoz  ere  alderdi  zabalagoak hartzen baititu.

Alderdi sozialaz, kudeaketa onaz eta ikasleei zuzendutako  gure  jarduera  nagusian  zuzenean  eragiten  duten beste alderdi batzuez ari gara.

Jasangarritasuna  aztertu  behar  dugu,  gure  erakundeak munduan duen inpaktu hirukoitzetik: hezkuntzakoa, gizartekoa eta ingurumenekoa.

Eta batez ere, gure ikastolan ditugun interes-taldeei begira  (ikasleak,  familiak,  profesionalak,  hornitzaileak, aliatuak eta abar) itxaropen horiek nola txerta-tzen ari garen berriz pentsatu behar dugu.

Erronka  horri  modu  optimoan  erantzun  ahal izateko, 7 eremu definituko ditugu, eta Axular Lizeoan fokua alderdi hauetan jarriko dugu:

  1. Gobernantza:  aldizka  neurtu,  berrikusi  eta  ebaluatuko   dugu   zer   misiori   erantzuten   diogun,   zer   konpromiso   dugun   ingurune   sozialarekin,  gure  berdintasun-planarekin  eta  beste hainbatekin.
  2. Profesionalak:  aldizka  neurtu,  berrikusi  eta  ebaluatuko    dugu    zer    lan-egonkortasun    ematen  diegun,  zer  osasun-  eta  segurtasun-mota    aurkezten    dugun    erakunde    gisa,    zer     aukera     ematen     ditugun     garapen     profesionalerako,   zein   den   gogobetetze-maila eta abar.
  3. Komunitatea:  aldian-aldian  neurtu,  berrikusi  eta ebaluatuko dugu zer inpaktu mota dugun gizartean,    zer    konpromiso    zibiko    mota    mantentzen dugun, inguruko komunitatearen garapenean    inplikatuta    gauden    aztertuko    dugu, eta abar.
  4. Ingurumena:     gure     instalazioen     inguru-menarekiko  egokitasuna,  erabiltzen  ditugun  materialak,  energiaren  kontsumoa  eta  abar  nola  errespetatzen  ditugun  neurtu,  berrikusi  eta ebaluatuko dugu aldizka.
  5. Familiak:     kudeaketa     etikoa,     bezeroekiko  harremanak, arazoak nola konponduko ditugun eta abar neurtu, berrikusi eta ebaluatuko dugu aldizka.
  6. Ikasleak:   gure   proposamenek   eta   ekintzek   haiengan  duten  eragina  neurtu,  berrikusi  eta  ebaluatuko   dugu   aldizka   eraldaketa   honen   protagonistak izan daitezen.
  7. Hornitzaileak/Aliatuak:   aldian-aldian   neurtu,   berrikusi    eta    ebaluatuko    ditugu    haiekin    ditugun    harreman    iraunkorrak,    bai    eta    ematen  dizkiguten  zerbitzuak  ere,  gure  misio  iraunkorrarekin bat etorri beharko baitute.

Jaitsi #Geroa2030 PDF formatuan