11. Prototipoa, aldaketarako esperientzia aurreratua eta egutegia

11. Prototipoa, aldaketarako esperientzia aurreratua eta egutegia
Gure Hezkuntza Proiektua eraldatzeko hausnarketarako, Axular Lizeoa proiektu bizia dela ulertzera behartzen gaitu, baita bertan agertzen zaizkion beharrei erantzunak ematea eskatzen duela ere.

Sorkuntza,  diseinua,  aldaketa-esperientziaren  proposamena eta haren ezarpena dira, ziurrenik, azken urteotan  aurre  egin  diegun  erronkarik  zailenetako  eta liluragarrienetako bat.

Horretarako,  orain  arte  egindako  bidea,  gure  erakundeak   arlo   sentikor   eta   estrategiko   guztietan   duen egonkortasuna, aliatu bihurtu behar dira proposamen arrakastatsua diseinatzeko orduan.

2019.  urtean,  gure  ikastolak  50.  urteurrena  ospatu  zuen,  eta  hainbat  jarduera  egin  zituen,  urteurren  hori  ospatzeaz  gain,  gure  hezkuntza-komunitatearen  parte-hartzea  sustatu  eta  bultzatzeko.  Horretarako, besteak beste, “Amets Egin” izeneko hausnar-keta egin genuen elkarrekin, etorkizunean izan nahi dugun ikastolarekin amets egiteko.

Gogoeta-saio eta -ekintza   desberdinetatik   sortu   zen   “Amets  Egin  Txostena”  #GEROA2030 bidean lehen urra-tsak emateko aukera eskainiaz.

Esan dezagun 50. urteurrenarekin hasiera eman geniola  2030.  urterako  lortu  nahi  dugun  hezkuntza-eredu  eta  -proposamen  horren  inguruko  hausnarketari, dibulgazioari eta komunikazioari.

ZERGATIK  #GEROA2030?

  • Iraganari  keinu  bat  eginez,  gure  bizi-proiektua  orainetik etorkizunera begira dagoelako.
  • Eraldaketa-prozesu  honetan  parte  hartzen  du-gun   pertsona   guztiontzat   erreferentzia   izan   behar  duelako,  prozesu  horren  esanahia  modu  naturalean barneratuz.
  • GERO jatorrizko idatziak, euskara maite dugun guztiontzako erreferentzia historikoa denak, Axular izenez ezagunagoa den Pedro Aguerre egileak 1643an argitaratua, giza portaera aldatzea zuen helburu, eta horretarako baliabide erretoriko sorta handia erabiltzen du, funtsezko hiru helbururekin:

√ Irakatsi     √ Atsegina izan     √ Irakurlearengana iritsi

  • Gure eraldaketa pedagogikoaren ereduak premisa horiek berak bilatzen ditu; beraz, “marka” horrek har dezakeen esanahiarekin bat dator erabat.
  • Gainera, “Gero” hitzak etorkizunari begiratzen dio orainaldi  batetik.  Orainaldi  horren  protagonista  izan   nahi   dugu   “erakutsiz”,   “aurrera   eginez”eta  Axular  Lizeoa  osatzen  dugun  hezkuntza-komunitate osoa mugiaraziz.
  • Era  berean,  Pedro  Aguerreren  ezizenak  gure  ikastolari izena ematen dio, eta hori beste arrazoi garrantzitsu bat da gure eraldaketa pedagogikoaren prozesua izendatzeko.

ZERGATIK “#”?
Traolaren  zeinua  integratuz,  eraldaketa  digitaleko  prozesuari  keinua  egin  diogu,  prozesu horretan ere murgilduta baikaude, eta esparru  pedagogikoak  ezin  dio  muzin  egin  prozesu  horri.  Honen  garrantzia  kontutan  hartuta,  kapitulu  oso  bat  eskaini  diogu,  eta  dokumentu honetan aurkituko duzue.

Aldaketa  sakon  eta  beharrezkoaren  gakoak  lehen begiradan jasotzeko asmoz, gure ustez,  modu  kritiko,  zentzudun eta eraginkorrean  digitalizatzea  erronka  bat  izango  da,  eta  modu  egokian  erantzun beharko  diogu.

ZERGATIK “O” hori?
Gure  ikastolaren  sorrerako,  egungo  eta  etorkizuneko  helburuek gizarteak dituen erronkei begira egon behar dute.Nazio  Batuen  Erakundeak  (NBE)  aurkeztutako  Garapen  Jasangarrirako  –  GIH  –  Jasotzen  dituzten  erronkak, partekatzen, onartzen eta erantzuteko konpromi-soa hartzen dugu. Horregatik,  gure  ustez,  helburu  horiek  identifikatzeko  koloreak gure “o” an egoteak datozen urteetarako era-kunde  osoaren  konpromisoa  ziurtatzen  du,  gero  eta  iraunkorragoak  eta  arduratsuagoak  izateko  erronkari  erantzuten jarraitzeko.Alderdi  horri  ere  kapitulu  oso  bat   eskaintzen   zaio   dokumentu honetan, beste eremu estrategikoetako  bat  delako,  eta  lortu  nahi  dugun  eraldaketaren  nortasun-ezaugarrie-tako bat bihurtu nahiko genukeelako.

ZERGATIK 2030?
Axular  Lizeoan  tinko  sinesten  dugu  egunero-ko  ahaleginak  eta  lan  gogorrak  aukeraz  beteriko  etorkizuna  eraikitzeko  eta  idazteko  balioko  digula.  Proiektu  hau  osatzen  dugun  pertsona  bakoitzaren  ahaleginak  hurrengo  hamarkadan  lan  gogor  horren  fruituak  gozatu  eta  jasotzeko  aukera  emango  digu.  2030  urte  hori  izango  da  gure proiektu pedagogikoaren eraldaketa sakon, integral eta osoa lortzeko ezarri dugun helburua.

NONDIK HASIKO GARA?
Bigarren  Hezkuntzak,  gizarte  aldakor  eta  zalantzaz  beteari  aurre  egin  beharko  dioten  nerabeen  beharrei  erantzungo  dien  proiektu  bat  oinarri  izango  duen eraldaketa lortzeko bultzada behar duela uste dugu. “Covid-Esperientzia” horrek ispilu aurrean jarri gaitu, eta, zalantzarik gabe, Axular Lizeoa sistemak oihuka eskatzen duen aldaketa horren protagonista izateko aukera  handitzat  hartu  behar  dugula  ondorioztatu  dugu.Gure  ikasleek  beste  zerbait  merezi  dute,  beren  beharrei  erantzungo  dien  zer-bait, eta, batez ere, beren bizi-garapenean   lagunduko   dien   proiektu bat. Proposamen hau benetako  aldaketa  lortze-ko    aukera    paregabea    dela  uste  dugu,  baina  ez zailtasunik gabea.

Interes-talde desberdinetan egindako lehen gogoe-taren  ondorioz,  eta  gure  hezkuntza-etapa  bakoi-tzean  bizi  dugun  errealitatea  kontuan  hartuta,  au-kera  paregabea  eta,  era  berean,  oparia  da  DBHko  lehen mailan aldaketa-esperientziarako lehen fasea ezartzeko aukera.

ZERGATIK ETAPA HORRETAN?

  • Gure  ikasleen  benetako  beharrei  erantzuteko  betebeharra dugulako.
  • Horretarako, gaitasun handiko profesionalak ditugu. Esperientziaz  betetako  zikloa  da,  ikasleekiko  ikuspegia  duena,  eta  aldaketa  bultzatuko  duena.
  • Zenbait  egokitzapen  eginez  gero,  aldaketarak-o  proposamenak  hedatzeko  aukera  emango  lukeen arkitektura eta antolaketa prest dugu.
  • Bigarren Hezkuntzako proposamen arkitektoni-koak  “aldaketarako  motore”  gisa  balioko  duten  proposamen  metodologikoei  erantzutea  erraztuko du.
  • Irakasleen  belaunaldi-aldaketa  datozen  urtee-tako  erronka  garrantzitsuenetako  bat  denez,  etapa honetan lehen hiru txandak laster emango  direla  aurreikusten  dugu,  eta  benetako  aldaketa diseinatzeko aukera gisa aurkezten da, esperientzia handia duten eta aldaketa horren protagonista  izan  nahi  duten  profesionalak  erronka honetara ere  gidatuaz.
  • Ziklo  horretan  esperientzia  arrakastatsu  bat  burutzeak “ahal dela” erakutsiko luke. Bigarren Hezkuntzak  etorkizunean  gaur  egun  denaren  antzeko zerbait izan behar duela dioen teoria elikatzen duten esparru mentalak ahuldu egingo lituzke.

Proposamen  hau  benetako  aldaketa  lor-tzeko aukera paregabea dela uste dugu eta zailtasunak ere aurreikusten ditugu:

  • Aukerak eta zailtasunak detektatzen ditugu, Bigarren Hezkuntza ulertzeko modua bera izan daitekeelarik zailtasunik handiena.
  • Ezezaguna  den  proiektu  berri  baten  aurrean  agertzen diren beldurrak aldaketa gauzatu behar duten irakasleen eta familien artean zabal daitekeen  sentimendua izan daiteke.
  • Hasitako prozesuak zer dakarren ez dakigu, eta beraz,  ez  dira  gutxi  argitu  beharreko  zalantzak  eta kontuak.

PROZESU ERALDATZAILEAREN EGUTEGIA

  • 2019-20 Lana eta prestakuntza zuzendaritza-taldearekin
  • 2020-21 Barne-komunikazioko planaren diseinua eta gauzatzea
    Prototipoaren eta esperientzia aurreratuaren diseinua DBH 1. zikloan
  • 2021-22 DBH 1eko material ekoizpena
  • 2022-23 Esperientzia aurreratuaren (DBH 1) inplementazioa
    Prozesuaren ebaluazioa
    DBH 2ko material ekoizpena
  • 2023-24 Esperientzia aurreratuaren (DBH 2) inplementazioa
    Prozesuaren ebaluazioa
  • 2024-25 Inpaktuen ebaluazioa

Erreferentziako dokumentua

Jaitsi #Geroa2030 PDF formatuan