1. Nondik gatoz

1. Nondik gatoz
Euskal Herriko gainerako ikastolen antzera, Axular Lizeoa herri ekimenez jaio zen, klandestinitatean, familia eta irakasle euskaldunen babesarekin, XX. mendeko euskal gizartearen behar bati erantzuna eman nahian.

Hastapenetatik  gure  ikastolak  hezkuntza  proiektu  euskaldun  eta  berritzailea  abiatzeko  eta  garatzeko  erronkari erantzun nahi izan zion. Gure  ikastola  1969.  urtean  sortu  zen,  Donostiako  Aiete auzoan dagoen Kurutziaga elizaren babesean. Nahiz eta auzoko parrokoak hasieran babesa eman, eta  guztiz  beharrezkoa  izan,  gure  ikastola  akonfesionala, plurala eta mundura irekia dago jaio zenetik. Euskal kulturan sendo errotuta dago, eta bere kideek zehaztapen eta ikuspegi berritzailea erakusten dute proiektua  bera  hasi  zenetik,  belaunaldiz  belaunaldi  legatu hori transmititu delarik.

Herrialdeko    gizarte-,    ekonomia-    eta    hezkuntza-egoeraren ondorioz hasiera zailak izan ondoren, 1978an gure proiektua osatzen zuten familiek agerian utzi zuten Axular Lizeoarekiko konpromisoa eta erantzukizuna,  gaur  egun  ikastola  dagoen  eraikina  eraikiko zen lursailak erosiz.

Aitzindari  haien  inbertsioa,  ekonomikoa  zein  pert-sonala, beti gogoratuko eta eskertuko dugu belaunaldiz belaunaldi amets partekatu bat eraikitzen eta garatzen jarraitzen dugunok.Axular Lizeoaren oinarriei forma ematen zaien lehen bi  hamarkada  horien  ondoren,  1993an,  ikastolak  ezezko erantzuna eman zion euskal administrazioak ikastola   publifikatzeko   egindako   proposamenari,  hezkuntza-ereduaren  kudeaketa  eta  autonomia  defendatuz.

2003an,  koherentzia  historikoari  jarraituz,  ikastola  Sozietate  Anonimo  izatetik  Familien  Kooperatiba  izatera igaro zen, modu horretan, bai juridikoki, bai filosofikoki,  Axular  Lizeoaren  nortasun-ezaugarriei  erantzunez. Familietatik jaiotzen gara, familiekin garatzen gara eta familientzat lan egiten dugu.

50 urteko ibilbidearen ondorioz, Axular Lizeoak hezkuntza eredu propioa garatu du, eta ideia hori partekatzen dugunok ezaugarri batzuk gure baitan hartu behar ditugu:

  • Familiaren  esparru  koo-peratiboan  kokatzen  da,  onura  publikokoa  izanik  eta gizartea eraldatu nahi duelarik.
  • Familien   kooperatiba   izateak   aukera  ematen  du  gure  ikas-leen  beharrei  erantzun  behar  dien  autogestio  pedagogikoa,  ekonomikoa, lanekoa eta orokorra  modu  arduratsuan  garatzeko.
  • Proiektu  pedagogiko  propioa  du,  pertsona  eta  haren  gara-pena helburu duena, begirada gizatiar  eta  eraikitzaile  batetik,  2  urterekin  hasi  eta  18  urtere-kin amaitzeko eskola-ibilbideari erantzun behar diolarik.

Nondik gatozen argi izanda, garrantzitsua da norantz  goazen  ikustea  eta,  horregatik,  hasten  ari  garen  faseak  hurrengo  hamarkadetako  Axular  Lizeoa  berriz  diseinatzea  du  helburu.  Lehen  50  urte hauetan ikasten joan garen guztia kokatzen duen esparru pedagogiko propio batetik, hainbat arlo birplanteatzeko beharra ikusi dugu, hala nola, metodologia  mailakoak,  antolamendukoak,  ebaluazio-prozesuak etab.

Jaitsi #Geroa2030 PDF formatuan