Gure eredu pedagogikoarekin aurrera egin behar dugun bitartean, gure kudeaketa orokorreko sistema berrikusteko beharra ere badugu, eraldaketa pedagogiko horri modu sendo eta seguruan aurre egiteko aukera ematen duten ekintza, prozesu eta zeregin orokor guztiak gidatu ahal izateko.
Gure erakundearen hazkundeak eta helduta-sunak, batez ere azken bi hamarkadetan, antolakuntzaren diseinua birpentsatzera behartu gaitu.
Nola funtzionatzen dugun berriz planteatu behar da, arintasun eta malgutasun handiagoa bilatuaz.
Antolamendu-egitura perfektua existitzen ez dela jakinda, une zehatz honetarako ahalik eta egiturarik onena lortu nahi dugu, egokitzeko etengabeko gaitasunak izan ditzan bilatuaz.
Gure egungo egitura eboluzio baten emaitza da, baina badira urte batzuk egungo egitura egokia ez dela adierazten duten sintomak antzematen direla.
Sintoma horiek honako gai hauek oztopatzen dituzten egiteko moduetan eta baldintzetan islatzen dira:
- Denbora-baliabide faltagatik eta eguneroko lanen presioagatik gai estrategikoak ezin aztertzea.
- Zenbait egokitzapen edo proposamen berriren geldotasuna edo definizio falta.
- Zikloen, etapen edo lantaldeen arteko koordinazioak huts egitea
- Funtzio edo zeregin jakin batzuetarako ahaleginak bikoiztea.
- Aurreikuspenen azpitik dauden errendimenduak eta efizientziak.
Horregatik, bizkortasuna indartu eta erraztuko duen egitura bat lortu nahi dugu:
- Gure egitura organikoan parte-hartze eta arintasun handiena duten elementuak lehenetsiz.
- Taldeen autokudeaketa eta ahalduntzea sustatuz.
- Beharrezkoak ez diren urratsak ezabatu, taldeak erabat ahaldunduz eta autonomia emanez.
- Konponbide berriek dilema berriak sortzen dituzte, eta onartu behar dugu antolaketa-egitura perfektua ez dela existitzen. Etengabeko egokitzapena elikatuko duen kultura lortzea da erronka nagusia.
Prozesu horri esker, ikastolako Kudeaketa Sistema Orokorra birpentsatu eta AKAS izena hartuko dugu. (Axularreko Kudeaketa Aurreratua Sistema).
Sistema horri esker, gure barneko lantaldeek sarean lan egin ahal izango dute ikastolan, gure talde hauen kudeatzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko tresna egokiak eskainiz.
Horrela, ikastolaren barruan Ezagutza eta Berrikuntza Komunitateak (EBK) garatu nahi ditugu, benetako aldaketa-esperientziak ebaluatzeko eta horiei erantzuteko gako izango direlarik.
Nola egingo dugu?
- Erakundean, jarduera pedagogikoa arrakastaz garatu ahal izateko, segurtasun-sarea ehuntzen lagunduko digun kudeaketa-sistema diseinatuko dugu.
- Kudeaketa aurreraturako eredu horrek eskatzen dituen premia hibridoei (off line–on line) erantzun arina emateko, tresna-sorta aztertu, ebaluatu eta hautatuko dugu.
- Gure aurreko E.K.K.S kalitate-sistemaren bertuteak jasoko ditugu behar berrietara egokituz eta eguneratze prozesu horretatik ateratako ikaskuntza eta irakaskuntzei eutsiz.
- Urteetan zehar gure kudeaketan txertatuak egon diren hainbat prozesu eta prozedura aztertu eta ebaluatuko dira, egiteko-moduak arintzeko asmoz erabaki ausart eta berritzaileak hartuz.
- Kalitatezko kudeaketaren kontzeptuari buruzko barne-pedagogia egingo da, kontakizun sendo eta koherentea garatuz, honekin batera, gure erakundea kualitatiboki haztea ahalbidetuko duten bertuteak islatzeko, pertsonen eta gainerako baliabide propioen sinplifikaziotik, errendimendutik eta optimizaziotik abiatuta.
- Ingurune birtual eta intuitibo bat izango duen kudeaketa-ekosistema irisgarri bat (A.K.A.S - Axularreko Kudeaketa Aurreratua Sistema) sortuko dugu.
- Pixkanaka eta faseka, eredu propio baten berrikuntzak eta eguneratzeak hedatuko ditugu. Eredu horrek prestakuntzak, talde-lana eta lankidetza eskatuko digu erakundea osatzen dugun pertsona guztioi.
- Gure hiztegian “teambuilding” kontzeptua sartuko dugu, Axular Lizeoko pertsonen ahalduntzetik taldea/ ekipoa osatu eta benetako beharraz jabetzeko.
- Horrek guztiak funtsezko kontzeptuak ulertzera hurbilduko gaitu, hala nola lidergoa erantzukizun horizontal eta partekatu handiago batetik.