7. Oinarrizko hezkuntza-ildoak

7. Oinarrizko hezkuntza-ildoak
Eraldaketa hori gauzatu ahal izateko, beharrezkoa da oinarrizko hezkuntza-ildoak zehaztea. Horien bidez, dokumentuan zehar adierazi dugun pertsona-eredua garatzen lagunduko dugu.

OHI 1. BEREN IKASKUNTZAKO IKASLE PROTAGONISTAK
Ikaskuntza-giroak   ikasleak   funtsezko     parte-hartzaile     gisa     onartzen  ditu  eta  haien  konpromiso  aktiboa  sustatzen  du  metodologia   anitzak   (ikaskuntza  gidatua,  kooperatiboa...) erabiliz.

Barne.ekintzailetza,  bere izatearen parte gisa ulertzen du-ten  Ikasle  aktibo  eta autoerregulatuak   garatzea   du helburu:

  • Trebetasun metakognitiboak garatzen dituzte.
  • Ikaskuntzaren eskurapena eta erabilera monitorizatzen, ebaluatzen eta optimizatzen dute.
  • Ikaskuntza-prozesuan emozioak eta motibazioak erregulatzen dituzte.
  • Ikasteko denbora ondo kudeatzen dute.
  • Helburu espezifiko altuagoak eta pertsonalagoak ezartzen dituzte, eta horiek monitorizatzeko gai dira.

OHI 2. IKASKUNTZA PERTSONALIZATUA ETA KOOPERATIBOA
Ikaskuntza     kooperatiboa  eta  pertsona  bakoitzaren    talentuaren    garapena  sustatzen  duten   hainbat   metodologia,  taldekatze  eta  balia-bide  erabiltzeak  eta  talde  kooperatiboetan,   lan   antolatuak  eta  egituratuak  egiteak, oso onura argiak erakutsi ditu lorpenetarako, bai eta afektibitate eta jokabide-emaitzetarako ere. Metodo kooperatiboek,  ondo  landuta,  ikasle  mota  guztientzat funtzionatzen dute, ikasleen trebetasun guztiak azaleratzeko aukera ematen dietelako.

OHI 3. CURRICULUMA PERTSONA EREDUA GARATZEKO BALIABIDE GISA
Kurrikuluma   ikasleen   garapenerako baliabidetzat hartzen       dugu,    eta    ikaskuntza-edukiak, pertsonaren   ereduan  eragiteko   aukera dira.

OHI 4. IKASKUNTZA PROZESUA DINAMIKA GLOBALIZATU BATEN BIDEZ INGURUNEAREKIN LANKIDETZAN
Ikerketan    oinarritutako    metodologia ardatz hartuta, ikaskuntzak  jakintza-arloen  eta  ikasgai  desberdinen  arteko  lo-tura  sustatzen  du.  Horretarako,  ikaskuntzarako  edukiak  pertsona-ereduarengan  eragiteko  hautuak  izan  beharko  dira  ezinbestean.  Era  berean,  in  guruan  dauden  beharren  inguruko  hausnar  keta  bidera-tuko du eta ikasleekin, profesionalekin, familiekin eta herri-eragileekin batera eraldaketa sozialerako esperientziak sustatuko ditu.

Gure  jatorria  eta  antolaketa-eredua  erreferen-tziatzat  hartuta,  familien  kooperatiba,  garrantzi  berezia  emango  diogu  familia  horiek  ikaskuntza  prozesu horretan duten zereginari.

OHI 5. KONFIANTZAREN PEDAGOGIA PRAKTIKATZEN DUEN HEZKUNTZA-KOMUNITATEA
Komunitateak   (ikasle,   profesional   eta  familia)  norbere  buruare-kiko  eta  besteekiko  erres-petua,  konpetentzia-sentimendua,  norbera  izateko  askatasuna   eta   partehartzea  sustatuko  du.  Bereziki,  ikasleak    ikastolako    partaide    konprometituak izan daitezen elkarbizitza  eta  bizikidetza  rekin  lotutako ekintzak egitera bultzatuko dira. Ikaskuntza-giroa oso sentikorra da ikasleen arteko desberdintasun  indibidualekiko,  horien  aurretiko  ezagutza  barne.  Proposatzen  diren  erronkak  motibagarriak,  lorgarriak  eta  ikasle  guztiak barne hartzen dituztenak izango dira, ikasleen arteko elkarlaguntza bultzatuz. Era berean, ikaskuntza-giroak gehiegizko karga eta presioan oinarritutako giro desmotibatzaileak saihestuko ditu, ez direlako koherenteak ikaskuntza eraginkorrari buruzko ebidentzia kognitibo eta motibatzailearekin.

OHI 6. EBALUAZIO HEZIGARRIA PERTSONAREN ZERBITZURA
Ikasleen   ebaluazioa   modu   hezigarrian egiten duen ikastola.  Era  horretara,  ebaluazioa  ikaskuntzaren  eta  garapen pertsonalaren zerbitzura jarriko da.

OHI 7. IKASTOLA EUSKALDUNA
Ikastola  euskalduna,  bere  lurraldearekin,  ingurunearekin  eta  euskal  kulturarekin  kon-prometitua,  munduari  irekitako  begirada  eta  perspektiba  duten  pertsona  eleanitzak  hezten  dituena.  Alderdi  emozionalarekin bat egitea ahalbidetuko duten    estrategiak    sustatzen  eta  garatzen  jarraitu  behar  da,  hizkuntza  erabiltzeko konpromisoa hezkuntza-komunitateko   estamentu guztietan areagotzeko.

OHI 8. MODU KOOPERATIBOAN LAN EGIN ETA IKASLEAK MENTORIZATZEN DITUZTEN IRAKASLEAK
Dagokion  arlotik  haratago,  irakasleek  ikasleei  laguntzeko  rola  betetzen  dute,  hau  da,  irakasleak  mentorizatu,  lagundu  eta  gidatuko  du  ikaslea  bere  bizi-proiektuaren lehen zantzuak aurki tzen eta eraikitzen, familiarekin lankidetza estuan arituz. Era  berean,  gure  irakasleen  ezaugarria  izango  da  bere lankideekin, ingurunearekin eta ikasleekin lankidetzan aritzeko gaitasuna izatea (irakaskuntza partekatua) hezkidetza errealitate bihurtuko duen ekosistema bat sortuz.

Gure  profesionalak  bere  irakaskuntza-lana  barne-  ekintzailetzarako  gune  gisa  ulertuko  du,  non  bere  ezagutza,  ahalegina  eta  bokazioa  partekatzea  ikastolarentzat balio erantsi bihurtuko den.

OHI 9. IKASKUNTZARAKO ESPAZIO ETA DENBORA INKLUSIBO ETA JASANGARRIAK
Ikastola  bat  non  lasaitasun  giroa  arnasten  den,  es-pazio ireki eta gardenekin, eta argiak eta argitasunak ikastola  murgiltzen  duten.  Barne-  eta  kanpo-espazioek elkarbizitza erraztuko duten inguruneak izango dira eta jolaseko zein ikaskuntzako lan-dinamika berriak ahalbidetuko  dituzte.

Eraikinak kanpoko espazioetarako irekita egon beharko du, eta bertan dauden berdeguneez gain, berriak sortuko dira naturarekiko kontaktua errazteko.

Bakarkako  lanean,  talde  txikian  zein  handian aritzeko espazioz eta altzari malguz hornitua, hezkuntza formalerako zein ez formalerako erabiliko delarik. Era  berean,  denboraren  antolaketak   ikaskuntza-helburuak   lortzen   lagunduko du.

OHI 10. KALITATEZKO HEZKUNTZA DIGITALA
Axular  Lizeoak  “Europako  Batzordearen  Hezkuntza   Digitalaren   Ekintza  Plana  (2021-2027)”  hartu  du  kalitate  handiko  hezkuntza   digitala,   inklusiboa   eta   eskuragarria  emateko,  #GEROA2030  eredu  digitala  berdiseinatzeko balioko duen jarduera-esparru orokor gisa.

Jaitsi #Geroa2030 PDF formatuan