10. Partaidetza eta lankidetza

10. Partaidetza eta lankidetza

Aurrera eramaten ari garen eraldaketa hori ezin da Zuzendaritza Taldearen ekimenera mugatu.

Proiektua  aberastuko  duen  hausnarketa  kolektiboa  bultzatu  nahi  dugu,  komunitatearen  kohesioa  eta  atxikimendua areagotuko duena.

Horretarako,  gure  ustez,  ez  diogu  bidaia  honi  bakarrik  aurre  egin  behar,  eta  gure  ametsa  elikatzen  duten  koalizioak,  zalantzarik  gabe,  ezinbestekoak  dira.  Ezagutza,  baliabideak,  ikuspegi  eta  errealitate  desberdinak ematen dizkiguten koalizioak, eta gure hazkunderako  beharrezkoa  den  ikaskuntza-ekosistema sortzen duen lankidetza-sarea.

  • Lehena eta garrantzitsuena: Hezkuntza Komunitatea. Hau da, irakasle eta irakasle ez diren langile guztiak, familiak eta Axular Lizeoko ikasleak.
  • Kooperatiba  arteko  ekintza  Anoeta,  Arizmendi,  Laskorain,  Orio,  San  Fermin  eta  Txantxiku  ikastolekin.
  • Gure patronala Euskal Herriko Ikastolen Elkartea (Ikastolen  Federazioa)  izanik,  beraiekin  dugun  lankidetza estua, oinarrizkoa eta estrategikoa da ikastolen  mugimenduaren  garapenari  eta  gure  herrian ekarpena egiten jarraitzeko.
  • 2003.  urteaz  geroztik  familien  kooperatiba  gisa  eratuta egonik, KoonfeKoop (Euskadiko Kooperatiben  Federazioa)  elkartearekin  bat  egin  genuenez,  hasiera-hasieratik  ulertu  ahal  izan  genuen  mugimendu  kooperatiboa  aukera  bikaina  zela  gure  ikastola  sortzearen  ezaugarri  horiek  garatzen jarraitzeko.
  • Gure kolektiboaren beharrei erantzuteko kezkak Euskaliteko  (Kudeaketa  Aurreratuaren  Sustapenerako  Fundazioa)  Urrezko  Hezkuntza  Kudea-keta  Aurreratu  taldean  parte  hartzera  eraman  gaitu. Talde horretan, ikastolak alde batera utzita,  beste  hezkuntza-erakunde  batzuekin  intere-sak partekatzeko aukera dugu.
  • Itundutako  hezkuntza-erakundea  izanik,  Eusko  Jaurlaritzaren  menpe  dauden  organo  guztiak  gure Hezkuntza-Proiektua garatzeko laguntzaile gisa aurkezten dira, bereziki aholkularitza, prestakuntza  eta  ikerketa  ematen  diguten  Berritzeguneko ikastetxeak.
  • Azkenik, eta gure aldetik estrategikotzat eta bereizgarritzat hartuta, oinarri komun bat eta eral-daketarako   gogoa   (pertsonala,   pedagogikoa,   arkitektonikoa,  antolamenduzkoa  eta  batez  ere  soziala)  partekatzen  ditugun  inguruko  erakunde,  enpresa  eta  gizarte-eragile  guztiak.  Horien  artean,  kolaboratzaileak  eta  partnerrak  nabarmendu behar dira, haiekin harremana haratago doalako, eta balio erantsia ematen digutelako:
  • Donostiako  Sustapen  Saila  eta  Gipuzkoako  Foru  Aldundia.  Lurraldeko  kirol-federazioak  eta -klubak.
  • Orona  Fundazioa,  BCBL,  Matia  Fundazioa,  Apoyo Dravet, Emaus eta beste.
  • Ikor,   Plastigaur,   edota   Miramongo   parke   teknologikoaren  inguruan  dauden  enpresa  guztiak, gure ikastolatik oso gertu.

Horretarako  guztirako,  gelditu  eta  elkarrekin  hausnartzeko  guneak  eta  denborak  sortu behar ditugu, gure bokazioarekin eta gure ametsarekin  berriz  konektatzeko  espazioak eta uneak, egiten ari garen bidea gozatuz.

Aldi  berean,  talde  gisa  hausnarketa  kolektiboa  egin  behar  dugu,  profesionalen   arteko   lotura   eta   koordinazioa  bultzatu  eta    taldeak  indartzeko. Prozesu horretan ikasleen hitza  eta  parte-hartzea  garrantzitsuak  dira. Egunero beraientzat lan egiten  dugu,  eta  horregatik  izan  behar  dute  abentura  honetako  protagonista nagusiak.

Jaitsi #Geroa2030 PDF formatuan