5. Zertarako eta zergatik

5. Zertarako eta zergatik

Zalantzarik gabe, aro berri batean murgilduta gaude, non aurreko eredu batzuek jada ez duten balio.

Errealitatea ikusteari uko egiteak ziklo-aldaketa bat moteldu  besterik  ez  luke  egingo.  Lehenago  edo  beranduago,  datorren krisialditik bizirik ateratzen diren hezkuntza-erakunde guztietara aldaketarako behar hori iritsiko da.Gugandik zer espero den zalantzan jartzea da kontua. Zer ekarpen egin diezaiekegun ikastola osatzen dutenei, gure inguruari eta gizarteari.Iraunkortasuna   eta   ongizate   kolektiboa   ahalbidetuko   duen guztia eraikitzeko, eraldatzeko eta ekarpenak egiteko prest dauden herritarrak jasotzea espero duen gizarte bat osatzen dugu.

Mundu zalantzagarri eta aldakor honetan, nahitaez bete behar da gure ikasleak prestatzea kanpora irten eta beren kabuz moldatzeko.

Horretarako, hezkuntza-sisteman oinarritutako zenbait ikaskuntza-prozesu birpentsatu behar ditugu, gure ikuspegitik ez baitakigu interpretatzen  inguruan  gertatzen  ari  diren  eta  eraldaketa  sakona  eskatzen duten aldaketak.

Gure ikasleei egin diezaiekegun ekarpenik garrantzitsuena, galderaz betetako eta bistaratzea kostatzen zaigun etorkizunari begira prestatzeko, beren gaita-sun  eta  dimentsio  pertsonalak  garatzen  laguntzea  da, beren bizi-proiektu propioa eraiki dezaten. Ingurune  aldakor  eta  ezustekoetara  egokitzeko  tresna  pertsonalak eman behar dizkiegu.

Jaitsi #Geroa2030 PDF formatuan