3. Zerk identifikatzen gaitu eta ez dugu galdu nahi

3. Zerk identifikatzen gaitu eta ez dugu galdu nahi
Argi dago 50 urteko bizitzaren ondoren, ezaugarri batzuei esker garatu ahal izan dugula hezkuntza izateko, bizitzeko eta ulertzeko modu bat, eta ez diogu uko egin nahi.

Edozein erakunde bizik bezala, Axular Lizeoak hazi, heldu eta garatzeko betebeharra du, eta horretarako beharrezkoa izango da bizirauteko aukera eman digun nortasuna eta sinesgarritasuna mantentzea eta denboran  zehar  proiektu  heldua  eta  arrakastatsua  garatzea.

Nortasun-ezaugarri horiek ez baztertzea, are gehiago, indartzea, orainaren helburu eta etorkizunerako erronka dira. Gure ezaugarri diren balioen transmisioak,  zaintzak,  defentsak  eta  gure  hizkuntzarekiko  eta  kulturarekiko  maitasunak,  eta  euskaldun  izatea  munduari  irekia,  konprometitua,  kooperatiboa  eta  berritzailea  izatearen  kontzeptuak  markatu  behar  dute gure ibilbide-orria.

Bost hamarkada hauetan ikastolak izan duen ardura-,  inplikazio-  eta  dedikazio-maila  mantendu  eta  elikatu  egin  behar  da,  gure  liderren  esku  baitago  proiektuaren ikuspegi estrategikoa.

Axular  Lizeoa  familia  konprometituetatik  sortu  zen.  Familia  horiek  indarrak  batu  zituzten,  beste  asko  erakarriz eta inplikatuz, ikastola baten alde, eta ikastola horrek ez du inoiz bistatik galdu behar zertarako jaio zen.

Jaitsi #Geroa2030 PDF formatuan